ARQUILLOS

ARQUILLOS
BANCO

viernes, 31 de enero de 2014

SANTA AGEDAREN HISTORIA

Familia onekoa eta neskatxa xarmanta izan omen zen Ageda. Sizilian jaio zen, orain dela 1500 urte baino gehiago. Eta, hain ederra izanik. Kintianus izeneko gobernari batek bereganatu nahi izan zuen. Baina neskatxak harekin ezkondu nahi ez...
Gobernariak direnak eta ez direnak egin zituen neska erakartzeko, eta onez lortzerik izan ez zuena, gaiztoz lortzea erabaki zuen. Hala bada, egun batez soldaduei Agedari bi bularrak mozteko agindu zien. Agedak, orduan, honela erantzun omen zion:
Halakoxe bi bularretatik edan zenuen zuk eta orain emakume errakurri bati moztu behar ote dizkiozu ba? Bihozkabe halakoa.
Eta bai moztu ere. Eta gero ilintietara bota zituen, ikatz artean erre zitezen. Gero santu egin zuten, oso Kristau sutsua baitzen, eta garai hartan kristau izatea debekatua zegoen, eta oso arriskutsua zen.
Diotenez, Santa Ageda hil eta urtebetearen buruan, Etna sumendia laba jaurtitzen hasi zen. Katania hiriko biztanleek laguntza eskatu zioten santuari eta, harrigarriro, laba berehalakoan gelditu zen. Hargatik, Santa Ageda suaren eta tximisten eta sumendien babesle jo ohi da.
Egia ala gezurra, begi bien artean sudurra.